May 16 2011

Maiatzak 17, día internacional contra la LGTBfobia

  Manifiesto de Errespetuz (Asociación Vasca para la Defensa e Integración de las Personas Transexuales)
17 de mayo: día internacional contra la transfobia, lesbofobia, bifobia y homofobia; un año más las personas transexuales, lesbianas, gays y bisexuales tenemos que salir a la calle a defender nuestros Derechos Humanos, que siguen siendo vulnerados.

Gays y lesbianas han conseguido igualdad legal, al menos teórica, pero siguen siendo víctimas de discriminaciones y agresiones, ven negados sus derechos reproductivos y sigue pendiendo la amenaza del recurso del PP contra el matrimonio igualitario. Y las mujeres y hombres transexuales, ni siquiera hemos logrado esa igualdad teórica.

No tenemos garantizado el derecho a la salud: en algunas comunidades no están cubiertos los tratamientos quirúrgicos que necesitamos, o solo parcialmente, o con listas de espera interminables… y en las que están cubiertas como en la CAPV, está el constante peligro de que los políticos de turno nos nieguen ese derecho fundamental (como estuvo a punto de ocurrir en Catalunya –tanto con el gobierno de PSC-ERC-IC, como con el de CIU–, o como puede pasar en Madrid donde el PP tiene intención de cerrar la unidad de género).

Aun siendo el colectivo con mayor riesgo (y situación real) de exclusión socio-laboral, no hay ningún tipo de medidas de discriminación positiva, ni de educación en los colegios para combatir los prejuicios transfóbicos.

A diferencia de la homofobia, la transfobia no se considera ni delito ni agravante. Y tenemos que soportar todo tipo de agresiones (y al menos 4 asesinatos en los últimos 3 años en el estado –parece poco, pero siendo aproximadamente una persona transexual por cada 20.00 habitantes, equivaldría a 80.000 asesinatos de personas no transexuales en esos 3 años–).

Y en la base de toda la transfobia está la negación de nuestra identidad, la deshumanización: “no somos realmente mujeres u hombres”, “somos una mentira un engaño”… y ¿qué respeto y qué derechos se merece quien “no es más que un fraude”? y ahí se abre el camino a la vejación, discriminación, agresiones…

De todas formas, las mujeres y hombres transexuales hemos empezado a organizarnos, a hacer oír nuestra voz, se ha acabado el que colectivos ajenos (y a veces contrarios a nuestros derechos) hablen en nuestro nombre. Se ha acabado la resignación e impotencia ante el apartheid: es la hora de exigir el pleno respeto a nuestros Derechos Humanos y a nuestra identidad como mujeres y hombres exactamente igual que el resto de mujeres y hombres.

Y no podemos olvidar la sangrante realidad del VIH-sida, que además añade un plus de discriminación a las personas LGTB, en especial a las mujeres transexuales que no han tenido otra salida que la prostitución, el colectivo más castigado por la pandemia.

Por todo ello, volvemos a tomar las calles exigiendo IGUALDAD, DERECHOS HUMANOS, y RESPETO A NUESTRA IDENTIDAD: el 17 de mayo a las 19:30 en el Boulevard, Donostia, junto con Gehitu.


Maiatzaren 17a, LGTBfobiaren aurkako eguna

Maiatzaren 17a: transfobiaren, lesbofobiaren, bifobiaren eta homofobiaren aurkako nazioarteko eguna; aurten ere, gay, lesbiana, bisexual, eta pertsona transexualok kalera atera behar dugu gure Giza Eskubideen defentsan, oraindik ukatzen baitizkigute.

Gay eta lesbianek lege-berdintasuna lortu dute, teorian behintzat; baina bazterkeria eta erasoak pairatzen dituzte, oraindik ere, eta ugaltze eskubideen ukazioa, eta PPk berdintasunezko-ezkontzen kontra jarritako errekurtsoaren mehatxua. Eta emakume eta gizon transexualok ez dugu berdintasun teoriko hori ere lortu.

Ez dugu bermatuta osasunerako eskubidea: zenbait erkidegok ez dituzte beren gain hartzen behar ditugun kirurgia tratamenduak, edo bakan batzuk baino ez, edo amaigabeko itxaron zerrendak dituzte; beren gain harten duten erkidegoetan, EAE kasu, agintean diren politikariek oinarrizko eskubide hori ukatzeko arriskua dugu etengabe (Katalunian ia gertatu zen –PSC-ERC-IC-ren gobernuarekin zein CIUrenarekin–, eta Madrilen gerta daiteke, PPk genero unitatea kentzeko asmoa baitu).

Lan- eta gizarte-bazterketa arriskurik handien duen jendartearen sektorea garen arren, ez dago inolako diskriminazio positiboko neurririk, ezta hezkuntza-lanik eskoletan aurreiritzi transfobikoak borrokatzeko.

Homofobia ez bezala, transfobia ez da ez delitu ez larrigarri oraingo legeetan. Eta mota guztietako erasoak jasaten ditugu (eta azken 3 urteotan 4 hilketa gutxienez estatuan –gutxi dela dirudi, baina kontuan hartuta 20.000 biztanleko pertsona transexual bat dagoela, gutxi gorabehera, 3 urtean 80.000 pertsona ez-transexual hil izanaren parekoa litzateke–).

Eta gure identitatearen ukazioa da transfobia horren guztiaren oinarri, gizagabetzea, azken batean: “ez gara egiazko emakume edo gizon”, “gezurra, engainua baino ez gara”… eta, zer nolako errespetua zor zaio “iruzurra baino ez denari”? eta horrela zabaltzen zaie bidea laidotzeari, bazterkeriari, erasoei…

Dena dela, emakume eta gizon transexualok hasiak gara antolatzen, geure ahotsa entzunarazten; amaitua da kolektibo arrotzek (eta zenbaitetan geure eskubideen kontrakoak) gure izenean hitz egitea. Amaitua da apartheida ezintasunez eta etsipenez jasatea: garaia da geure Giza Eskubideekiko errespetu osoa exijitzeko, eta geure identitaterekiko errespetu osoa, gainerako emakume eta gizonak bezain emakume eta gizon baikara.

Eta ezin ahantzi dezakegu GIB-hiesaren errealitate lazgarria, eta LGTB pertsonei gehitzen dien bazterkeria, prostituzioan aritzeko beste bide izan ez duten emakume transexual askoren kasuan, bereziki, haiek baitira pandemiak gogorren jotako sektorea.

Horregatik guztiagatik, berriz ere kaleak hartuko ditugu BERDINTASUNA, GIZA ESKUBIDEAK eta GEURE IDENTITATEA ERRESPETATZEA EXIJITZEKO: maiatzaren 17an, 19:30ean, Donostiako Boulevardean, Gehiturekin batera.

Errespetuz (Pertsona transexualen Integraziorako eta Babeserako Euskal elkartea).

Enlace permanente a este artículo: http://vitoria.cnt.es/blog/2011/05/16/maiatzak-17-dia-internacional-contra-la-lgtbfobia/