Sep 08 2011

Sorgin ehiza Gasteizko Gaztetxean


 “Aurreko larunbatean, irailak 3, Gasteizko gaztetxean, kontzertuen ostean, 40 pertsona inguru zeuden lasai asko barruan. Goizeko 3:30ak aldera, etxeko atean zeuden ertzain eta udaltzainek linterna baten laguntzaz barruan zegoena begiratzen zuten…

 Barran aurkitzen zen asanbladako kidea, atera gertatzen zena jakin nahian hurbildu zenean, “Y encima quieren cerrar la puerta, putos etarras de mierda se van a enterar”  eta“sois basura”  bezalakoak oihukatuz Gaztetxeruntz abiatu ziren inongo azalpenik eman gabe jarrera bortitz eta neurrigabean. Gaztetxeko kideak bere burua identifikatu eta lasai hitz egiteko proposatu bazien ere. Momentu hartan, bertan zegoen jendea botatzeari ekin zioten, beti ere kolpeka. “Vosotros estáis en tregua, pero nosotros no”  bezalako astakeriak entzun behar izan zituzten han bilduta zeuden gazteek. Azpimarratu nahi dugu ertzainek gau osoan erakutsi zuten jarrera oso bortitza izan zela, ezin izan genuen beraiekin hitz egin. Zoroen pare ohiukatzen zuten, burua galduta.

 Jende guztia kaleratu zutenean, hainbat ertzain eta udaltzain gaztetxean geratu ziren, aurretik identifikatu zen asanbladako kidearekin batera. Jarraian, jarrera oldarkorrean, tabernan betidanik eskegita egon diren, Gasteizko preso politikoen argazkiak kenduarazi zizkioten, berak lasaitasunez kasu egin zielarik, eta honengatik, terrorismoa goraipatzea leporatu diote. Honetaz gain, taberna atearen gainean zegoen preso politikoen panel zaharra eta Etxauriko plazaren aldera geneukan panel bat eraman zuten. Ostean, gaztetxeko gela guztiak erakustarazi zizkioten eta hauek arakatu, inolako agindurik erakutsi gabe eta asanbladako kideari inorekin kontaktatzea utzi gabe. Etxea miatu ostean atarira irten ziren.

 Kaleratua izan zen jendeari dagokionez, ez zuen panorama hoberik aurkitu etxetik ateratzerakoan. Ehizatzera joango balira bezala eta inolako azalpenik eman gabe barruan emandako kolpeekin jarraituz, ertzain zein udaltzainak pertsonei oldartu zitzaizkien. Porra kolpeak, udaltzainen porra estensibleak artean, bultzadak eta irainak ugariak izan ziren eta jendea aldentzen saiatu bazen ere, euren atzetik jo zuten. Lehenengo zaurituak suertatu ziren momentu hartan.

 Honen ondoren, giroa lasaitzen ari zela zirudienean, eta ustez polizia Gaztetxe eta inguruetatik, alde egin zuenean, hamar bat gaztetako taldetxoa, etxera gerturatu zen egoera ikusi, barruan zegoen asanbladako kidearekin egon eta poliziak barruan egindakoaz jabetzeko. Gaztetxe barnean bildu ziren, eta behin joatea erabakita eta etxeko atea ixtear zeudenean, kalearen bueltan jarrita zegoen ertzain talde batek eraso egin zien. Lasterraldi honetan irainak ere entzun behar izan zituzten “correr hijos de puta, correr”  bezalako hitz politak alegia. Erasoaldiz erasoaldi, bortizkeriak gora egin zuen, eta kasu honetan are zauritu gehiago utzi zituzten bidetik, gazteek izan zuten aukera bakarra korrika egitea izan zen. Haiekin hitz egiteko edozein aukera hutsean gelditu zen, ez baitzuten arrazoitzeko inongo keinurik egin.

 Udaltzainekin batera koordinaturik, ertzainek unitate gehiago zeuden kaleetara korrika eginarazi zioten jendeari eta honek, porrek eta ostikadek zauritutako gehiago, hainbat identifikazio eta atxilotu bat utzi zituen, azken hau erresistentziarik eskaini ez bazuen ere, indarkeri handiz lotu zuten.

 Hau guztia gutxi balitz, udal zein erkidegoko poliziak, Alde Zahar eta erdialdeko inguruetan zabaldu ziren, etxera bidean zeudenen zain. Adibide garbiena, Korreos ingurutik etxera bakarrik zihoan gazteari lau ertzainen artean lurrera bota ostean matoien ausardiaz eman zioten astindu basatia. Lehenengo Korreos parean inongo lotsarik gabe jendearen aurrean jo zuten, ondoren lepotik hartu eta Fuerosera eraman zuten egurtzen jarraitzeko.

 Ordurako Aiztogile kalean gelditzen ziren gazteek, ertzainen patrulletako bozgorailuetatik “Ei chavales iros a casa o vais a seguir pillando”  bezalako mehatxuak jasan behar izan zituzten. Hau izan zen, poliziak zentzugabeko basakeri gauari jarri zion ginda.

 Hauxe da gauak utzitako balantzea: 15 zauritu inguru, 5 identifikatu eta atxilotu bat.

 Hementxe daude gau horretan gazteek utzitako testigantzak:

  • 1.  Gaztetxe barruan zegoen jendea irteteko zain nengoela, ertzain bat hurbildu eta alde egiteko agindu zidan modu bortitzean. Bultzatu ninduen, lasaitzeko eskatu eta buelta eman nuen. Une horretan aldentzen hasitakoan, bizkarretik eraso egin zidan besoan eta bizkarrean. Ukondoa apurtu egin didate.
  • 2.  Gaztetxe atarian geundela ertzainak oldartu zitzaizkidan. Petrilean eserita nengoela, ostikadaz lurrera bota eta ostikoka altxarazi ninduten. Giroa lasaitu zela zirudienean, atzetik korrika hasi ziren eta inguruko kale batean identifikatu ninduten bakarrik nengoenean. Irainak, zaplastekoak eta probokazio pila pairatu nituen.
  • 3.  Korreos ondoan etxera bidean nindoala ertzainak inguratu eta lurrera bota ninduten. Lurrean ostikoak eman zizkidaten hijo de puta behin ta berriz esanez. Gero, Foru enparantzako toki ilun batera eraman eta bertan gorputz osoan kolpeak eman zizkidaten porra estensibleekin. Besoan makina bat jarri zidaten, pi pi egiten zuena. Zer zen galdetu nienean, ukabilkada bat eman zidaten,“Quieres volver a preguntar”  esanez. Identifikatu ostean, “Diles a tus amigos que nosotros no estamos en tregua” esanez aske utzi ninduten.

 Guzti honen harira, Gasteizko Gaztetxeko Gazte Asanbladatik honako puntuak argi utzi nahi ditu:

  • Larunbat gaueko gertakarien erantzuleek izen abizenak dituzte. Ertzain eta Udaltzaingoaren arduradunek azalpenak eman behar dituzte, baita biolentziaren aurkako diskurtsoaz ahoa betetzen duten Udaleko zinegotziek ere.
  • Gaztetxearen lana ez da baldintzatuko poliziaren mehatxu eta bortizkeriagatik, gune aske eta autogestionatu honek lanean jarraituko du, Gasteiztarrei bestelako gizarte eredu bat posible dela erakutsiz.
  • Gaztetxeak preso politiko guztiekin elkartasuna adierazten jarraituko du, elkartasuna ezin baitute delitu bihurtu.
  • Gasteizen eta bereziki Alde Zaharrean poliziaren eskutik ematen den edozein gehiegikeria salatzen jarraituko dugu oztopoak oztopo eta jendarteari gauza berdina egiteko deia egiten diogu.

 Bukatzeko, bihotzez eskertu nahi diogu gertaera jakin bezain laster, gazte asanbladarekin kontaktuan jarri diren eragile eta norbanako guztiei, zaurituengatik kezkatu direnei, eta gaur gerturatutako lagun guztiei. Argi geratzen baita, gaztetxeak eraso bat jasaten duen bakoitzean herri mugimendu osoak erantzuten duela eta gasteiztar askoren babesa jasotzen duela.

   GUZTI HORIENGATIK LANEAN JARRAITUKO DUGU.”
                 UTZI PAKEAN GAZTETXEA!!

  CAZA DE BRUJAS EN EL GAZTETXE DE GASTEIZ:

  “El pasado sábado, día 3 de septiembre, después de una noche de conciertos alrededor de 40 personas se encontraban en el interior del gaztetxe. Sobre las 3:30 h. de la madrugada un grupo de policía autonómica y municipal que se encontraba en la entrada comenzó a mirar el interior del local con ayuda de una linterna. Un miembro de la asamblea que se encontraba en la barra se acercó a la puerta para saber que estaba pasando. En ese instante se oyeron frases como “Y encima quieren cerrar la puerta, putos etarras de mierda se van a enterar” y “sois basura”. En ese momento, los diferentes cuerpos policiales entraron en el gaztetxe con actitud violenta y desmesurada. El miembro del gaztetxe se identificó como tal y les sugirió que se tranquilizaran. En ese mismo instante comenzaron a desalojar a los allí presentes a golpe limpio y oyendo burradas como “vosotros estáis en tregua, pero nosotros no”. Queremos resaltar que se intentó hablar con la ertzaintza pero esto fue imposible por su actitud anteriormente descrita.

 Cuando ya habían sacado a la gente al exterior, varios miembros de la policía municipal y autonómica se quedaron en el interior del gaztetxe con el miembro identificado de la asamblea. Seguidamente, con actitud grotesca, le hicieron retirar las fotos de los presos políticos de Gasteiz que de toda la vida allí habían estado y con mucha tranquilidad acató la orden. Por este hecho lo han acusado de enaltecimiento del terrorismo. También se llevaron un viejo panel de presos y un mural que se encontraba mirando a la plaza Etxauri. A continuación y sin mostrar ninguna orden judicial le obligaron a mostrar cada una de las salas de la casa mientras ellos las registraban. Al identificado en ningún momento se le dejó contactar con nadie y después del registro se dirigieron a la entrada.

 La gente del exterior no se encontró con mejor panorama al salir de la casa. Como si de una cacería se tratara, la policía municipal y la ertzaintza prosiguió con los golpes comenzados en el interior. Para ello usaron porras, porras extensibles por parte de los municipales, empujones, amenazas e insultos. Las personas del exterior fueron perseguidas por la policía dándose aquí los primeros heridos.

 Después de esto, cuando las cosa parecían calmarse y que la policía había abandonado el gaztetxe y sus alrededores, un grupo de unos diez jóvenes se acercó al local para ver el estado en el que había quedado la casa y poder hablar con el compañero identificado.

 Cuando decidieron marcharse y se encontraban cerrando la puerta de la calle, fueron atacados por un grupo de ertzainas. En la carrera que se pegaron tuvieron que escuchar palabras como “correr hijos de puta, correr”. Golpe a golpe el nivel de violencia por parte de los agentes subió como la espuma, aumentando los heridos. La única opción que tuvieron los jóvenes fue correr. Cualquier intento de hablar con los agentes fue nulo ya que no mostraron ningún gesto de razonamiento. Con la inestimable coordinación de la policía municipal, hicieron correr a la gente hacia las calles tomadas por la ertzaintza y a consecuencia de esto se dieron varias identificaciones y una detención, aunque este último no pusiera ninguna resistencia siendo esposado con gran violencia.

 Al parecer, no habían repartido lo suficiente y los agentes de los diferentes cuerpos se desplegaron por todo el Casco Viejo y parte del centro golpeando a diestro y siniestro. El caso más llamativo fue el del joven que se dirigía solo por Correos, con valentía de matones fue derribado y apaleado por cuatro agentes de la ertzaintza ante la gente que por allí pasaba; seguidamente, lo agarraron por el cuello y lo trasladaron a la plaza de Los Fueros para seguir golpeándolo.

 Mientras tanto, jóvenes que se encontraban en la calle Cuchillería fueron acosados por un furgón policial que por megafonía amenazaba con la frase “chavales iros a casa o vais a seguir pillando”. Esto fue la guinda del pastel de esta noche de salvajada policial sin sentido.

 La noche dejó un balance de 15 heridos, 5 identificados y un detenido.

 A continuación se leerán algunos testimonios de los jóvenes de aquella noche:

 1.  Cuando estaba esperando a que la gente saliera del gaztetxe, se me acercó un ertzaintza y me ordenó de modo violento que me fuera. Me empujó, trate de calmarlo y me di la vuelta. Mientras me alejaba me golpeo en la espalda y en el brazo. Me han roto el codo.

 2.  Nos encontrábamos en la entrada del gaztetxe, sentados en el petril. Me tiraron al suelo a patadas y a patadas me levantaron. Cuando la cosa parecía haberse calmado, empezaron a correr tras de mí y en una calle cercana fui identificado, insultado, humillado y abofeteado.

 3.  En las proximidades de correos, cuando me dirigía a casa fui rodeado por la ertzaintza. Me dieron patadas mientras estaba en el suelo y me llamaron hijo de puta una y otra vez. Después, me llevaron a una zona oscura de la plaza de Los Fueros y allí me apalearon todo el cuerpo con porras extensibles. En el brazo me pusieron una máquina que hacía pi pi. Les pregunté lo que era aquello y al hacerlo me propinaron un puñetazo y me dijeron si quería seguir preguntando. Después de ser identificado me dijeron “diles a tus amigos que nosotros no estamos de tregua”.

 A causa de estos hechos, desde la Gazte Asanblada del Gaztetxe de Gasteiz se quieren aclarar unos puntos:

 – Los responsables de los acontecimientos del sábado tienen nombres y apellidos. Exigimos que los responsables de la ertzaintza y policía municipal den explicaciones al respecto y junto a ellos los concejales que se llenan la boca con discursos en contra de la violencia.

 – El gaztetxe no va a ser condicionado por amenazas ni violencia policial, este espacio libre y autogestionado seguirá trabajando para mostrar que otro modelo de sociedad es posible.

 – El gaztetxe seguirá mostrando solidaridad con todos los presos políticos, ya que la solidaridad no puede ser delito.

 – Seguiremos denunciando todo ataque policial que se de en Gasteiz y especialmente en Alde Zaharra y animamos a la gente a que haga lo mismo.

 Para finalizar, queremos agradecer de todo corazón, a todas aquellas personas que en cuanto se enteraron de los hechos se puso en contacto con nosotros, a los ánimos dados por los agentes sociales y personas individuales, a los que se han preocupado por los heridos y a todas las personas que se han acercado a la rueda de prensa. Queda claro que cada vez que el gaztetxe sufre un ataque, todo el movimiento popular responde y que recibe el apoyo de muchísimos Gasteiztarras.

      POR TODO ESTO, VAMOS A SEGUIR TRABAJANDO.”

 UTZI BAKEAN GAZTETXEA!!  ¡NO A LA IMPUNIDAD POLICIAL!

  

Enlace permanente a este artículo: http://vitoria.cnt.es/blog/2011/09/08/sorgin-ehiza-gasteizko-gaztetxean/