BIZI DUIN BAT LORTU AHAL IZATEKO, ATZERA BEGIRATZEKO ORDUA BUKATU BEHAR DA. BADA GARAIA GAUZAK ERRAZ IPINTZEKO ETA ANTOLATZEKO, AURRERATZEAN BORROKARIK EZ GALTZEKO.

GUREKIN KONTATZEKO MOMENTUA DA.

Joan afiliatzeko formulariora

INDEPENDENTEAK

CNTk bere independentzia politiko eta ekonomikoa ziurtatzeko autogestioa dauka tresnatzat. Bai kazetaritzarekin bai sindikalismoarekin gauza berdina gertatzen da; hau da, askatasunaz gozatu nahi izanez gero, ekonomikoki independenteak izan beharko dira. Hori dela eta, beste sindikatuek duten menpekotasuna dirulaguntzen eta beste bide batzuen bidez, behartzen diete lepora egurrak ez botatzera. Gauza berdina gertatzen da independentzia politikoarekin. Nekez hitz egin daiteke ekintza-askatasunaz sindikatu bat alderdi politikoaren gerrikoa denean. Alderdiak erabaki eta sindikatuak obeditu egiten bait du.

BERDINEN ARTEAN

CNT elkarlanean eraikitzen dugu. Guztiok batera erabakitzen dugu zer komeni zaigun langile gisa eta ze nolako ekintzak burutu hori lortzeko. Horregatik, batzar sindikalean hartzen dira erabaki guztiak. Hemen ez dago gainerako afiliatuen erabakiak hartzen duen kasta sindikalik.
CNTko karguak sindikatuak hartutako akordioak baino ez dituzte adierazten eta gainera ez dute dirurik irabazten. Erakunde honetan kargu bat izatea erantzukizuna da, eta ez abantaila.

SOLIDARIOAK

CNTn badakigu enpresaburuen eta langilearen arteko indar-harremana ez dagoela orekatua. Hau dela eta, ulertzen dugu, gure indarra behekoen arteko elkarrekintzan laguntzea dela. Berez, elkartasuna gure artean funtzionatzen duela eta etsipena ez dela mesedegarri ulertzen dugu. Gozatzen ditugun askatasun eta eskubideak ez zaizkigu berehala etorri. Langile-klase indartsu eta antolatu batek kapitalari irabazitako konkistak dira. Beraz, CNTn, bat ukituz gero, denok ukitzen gaituzte. Hau ez da berdin gertatzen langileria sindikatu nagusi batetara joaten bagara. CNTk borroka denak egiten ditu, guretzat ez baitago eskubiderik ez kanpaina txikirik. Ikara bat batean ezabatzeko batasuna behar dugu, indartsuagoak izan behar dugu. Eta hori lortzen da zurekin CNTn sartuz.

TRESNERIA

Bertan gauden tokietan garaipen esanguratsuak lortzeko gai gara afiliatuek burutzen duten borroka eta lanagatik: soldata murrizketak geldiaraztea, hitzarmen-desegiteak ekiditea, lan eskubide berriak lortzea edo kaleratutako lankideen berronarpena lortzea. Parte-hartze politikoaren iruzurrak, gizarteak lau urtean behin boto bat ematera mugatzen du, hau da, parekatu egiten du lan munduan hauteskunde sindikalekin. Bi sindikatu mota daude: CNT bezalakoak, indarra afiliazioan oinarritzen direnak, eta beste aldetik, hauteskunde sindikaletan jasotako botoek emandako pribilegioetan oinarritzen direnak, enpresa edo sektore bakoitzean izan dezaketen ezarpenak edozein izanda ere. Pribilegio horiek burokrazia sindikaletako buruei (CCOO eta UGT esaterako) ‘hitz egiteko eta erabakitzeko eskubidea’ ematen diete, gainerako langileen izenean.

Zergatik antolatu?

Bakarrik ezin diozu aurre egin enpresaburuei, baina lagunekin bai. Izan ere, elkartuz gero eta sindikatuaren bidez antolatuz gero, patronalari aurre egiteko eta lan, ekonomia eta gizarte arloan jasaten ari garen erasoak eta murrizketak geldiarazteko gai izango gara.

Zergatik CNTan?

CNT-k eskaintzen duen sindikatu eredua EZ dago hauteskundeetan oinarrituta baizik eta lantegietan afiliatuek osatutako egituretan. CNTk lantokietan dituen atal sindikalak zuzeneko demokrazia praktikatzeko tresna eraginkorrak dira, eta gu geu gara osagai nagusiena.

CNT gure arazo eta interes berdinak dituztenekin kolektiboki defendatzeko tresna da. Langileek, langabetuek, prekarioek, ikasleek, pentsiodunek, autonomoek, autonomo faltsuek eta abarrek eraikitako sindikatu independentea da eta ez sindikalismoko profesionalek egina. Sindikatua baliagarri da hainbat esparrutan, bai sektore tradizionaletan bai prekarioenetan ere; enpresa handietan eta txikietan, lanpostua dutenen eta ez dutenen eskubideen alde.

CNTk urteak daramatza sindikalismo hori bultzatzen, eta ez dira gutxi lortutako garaipenak, bai sektore prekarioenetan eta bai borroka zailenetan ere. Sindikalismoa egiteko modu hau zabaltzeko garaia da, beraz, antolatzeko garaia da eta lantokietan abian ipintzeko.

Sindikatuaren lokaletik pasatuz ere afiliatu zaitezke.