Arabako CNT Ekainaren 29ko Greba Orokorrara gehitzen da
Lan Erreforma, 67 urteko jubilazioa, langabezia, giza murrizketak …Gure eskubideen aurka eraso handia jasotzen ari gara, Kapitalismoaren alde dagoen Gobernuaren partez. Alde batetik, lan erreforma inposatuz eta, beste aldetik, lan prekarietatea handituz. Betiko moduan, langilegoaren bizkarretan zama jarriz, aberatsak direnak arazorik gabe bizitzeko, honez gain, pentsioen erreformak jubilazioa 67 urte arte mugatu nahi du.
Hauek dira Erreforma berriaren abiapuntuak:
1. Kontratazio temporalari eta irregularrari baimena ematea.
2. Despido Kolektiboen erraztasuna.
3. Despido merkea.
4. Objetibo zein Kolektibo diren despidoetan, enpresariak bakarrik ordaindu behar du 12 egun urte oso bat lan egiteagatik, gehienez 12 mensualitate.
5. Langileok ordainduko dugu gure despidoa.
6. Konbenio Kolektiboak paper buztirik izango dira.
7. INEMen funtzioak Kolokazio agentzia pribatuekin amankomunean eramango dira.
8. Arriskutsuak diren ekintzetarako ETTeen kontratazioa baimenduko da.
9. Konbenio Kolektiboek ezin izango diote murrizketarik jarri ETTeen bidezko kontratazioari.
10. Enpresariei Estatuko bonifikazioak handitzen dizkiete eta Langileok despido eta soldata merkeekin krisia ordaintzen ari gara.
Diru kopuru handia aurrezteko, hauek dira gure proposamenak: Estatuko indar armatuetan eta sekuritate indarretan xahutzen den dirua aurreztea, AHTren obrak eta desarrollista diren despilfarro hutsak gelditzea, Banketxeei dirurik ez ematea eta Politikariei soldata jeistea.
LKN-Gasteiz