BATI ERASOTZEA, GUZTIOI ERASOTZEA DA

Emakumeen kontrako diskriminazio eta indarkeria kasu berri baten aurrean ikusten gara. Kasu honetan, sistema heteropatriarkala mantentzen eta betikotzen duen indarkeria estrukturalak eta oraingoan testuinguru laboralean ematen den ohiko jazarpena dela eta, kide batek sexu- jazarpena eta sexu arrazoiengatiko jazarpena salatu behar izan du, bere orduko jabea Vendetta Kafetegiaren jabea, hain zuzen ere.

Sistema heteropatriarkalaren indarkeria estrukturalak dimentsio ezberdinak dituela ulertzen dugu eta horietako bat sexu-jazarpena da. Gainera, lan eremuan sortarazten den sexu-jazarpena bera jabea eta langilearen artean sortutako botere erlazioaz kutsatuta ere badago. Hortaz, emakumeok eremu guztietan pairatzen dugun diskriminazio horren barne kokatzen dugu eta funtsezkoa iruditzen zaigu ere hortik ulertzearen beharra, izan ere, sexu-jazarpena emakumeen kontrako indarkeriak dituen dimentsioen barnean egituratzen da.

Sexu-jazarpenak arrisku laborala osatzen duela kontuan hartu behar dugu. Onarpen honek entitate publikoen eta enpresen inplikazioa eta erantzukizuna suposatu beharko luke, emakumeen kontrako indarkeria deuseztatzeko aurrera eramaten ari den borrokan laguntzeko helburuarekin. Bitartean emakumeok arrisku hori onartu eta arrisku horrekin bizi gara askotan gure lanpostuetan.

Salatzerako orduan emakume erasotuak zailtasun gehituekin topatuko da: salatzean, bitartean eta prozesuaren amaieran ere. Jokaera “errepikatze” baldintzarekin topatuko daiteke eta baita bere testigantzaren baliogabetasuna pairatzea ere, esate baterako.

Hau guztia dela eta Vendetta Kafetegiaren jabeak salaketa bat jaso izan du eta bertara ez joateko animatzen zaituztegu. Autodefentsa anarko-feminista aldarrikatzen dugu, baita gure arteko antolakuntza eta elkartasuna ere bai, egunerokotasunean emakumeon kontrako indarkeria eragiten duten pertsonen aurrean babesteko eta defendatzeko armak direla eta.

ELKARTASUNA ETA ELKAR LAGUNTZA