COVID-19 «DERRIGORREZKO GELDIERA» NEURRIAK

“Derrigorrezko geldiera” neurriak

Gobernuak, 2020ko martxoaren 29ko 10/2020 Errege Lege-Dekretuan, beharrezkoak diren zerbitzuak egiten ez dituzten langile guztiak DERRIGORREZKO GELDIERA egitera derrigortzen ditu, ordu guztien edo batzuen berreskurapena negoziazio kolektiboaren esku utziz (honek ordu guztiak berreskuratzea derrigorrezkoa ez dela esan nahi du, baizik eta negoziazio kolektiboaren esku uzten duela). Orduak berreskuratzeko epea larrialdi egoera amaitzen denetik 2020ko abenduaren 31a arte izango da.

A. Legezko ordezkaritzarik ez badago:

Langileen legezko ordezkaritzarik ez badago hurrengoetaz osatutako ordezkaritza-batzorde bat eratuko da kontsulta-aldia negoziatzeko:

Enpresari dagokion sektoreko ordezkaritza handieneko sindikatuak (hau okerrena da, CCOOko eta UGTko pertsona ezezagunen bitartez, plantillak ez badu azkar jokatzen jakinarazi ditugun ondorioekin).

Ordezkaritza hau ez osatzekotan, batzordea enpresa bereko gehienezko hiru langilek osatuko dute, Langileen Estatutuko 41.4 artikuluak dioen moduan aukeratuak; hots, langileen asanblada baten bitartez. Negoziazio-batzorde hau sortu ahal izateko (CNT-ko atal sindikala egotekotan osatuko litzatekeena) eta osatzeko beharrezkoa den asanbladara deitzeko, ez jarraitu irakurtzen eta zuzenean zure CNT sindikaturik hurbilena deitu; dokumentu honen amaieran topatuko dituzun larrialdi egoera honetarako gaitutako telefono zenbakietara (batzordea osatzera eta negoziatzera lagunduko zaitugu).

B. Legezko ordezkaritza dago:

Legezko ordezkaritza egotekotan, ordezkaritza bateratuari Enpresan ezarrita dauden atal sindikalen legitimazioa gehitu behar zaie (CE-ko 28. art., LOLS -ko 2.2, OIT-ko 5. 135 Hitzarmena eta konstituzio- eta jurisprudentzia-interpretazioa askatasun sindikalaren funtsezko muinari dagokionez).

Eratzen den batzorde mota edozein dela ere, bost egun egongo dira batzordea osatzeko. Legezko ordezkaritza egotekotan, CNT-k langileek aukeratutako negoziazio-batzorde bat sortzearen alde egiten dugu, batzorde hori sortzeko modurik egokiena den aldetik, nahiz eta Atal Sindikalak egon.

Aldeek edozein unetan jo ahal izango dute autonomia-erkidegoetako edo estatuko bitartekaritza- edo arbitraje-zentroetara.

1. Kontsultaldiak, gehienez ere, zazpi egun iraungo du.

2. Kontsultaldia adostasunez amaitzen denean (enpresaren eta langileen aldetik), honek zenbat ordu errekuperatu behar diren jaso beharko du, zati bat edo guztiak (hemen ordu horiek ez berreskuratzeko negoziatzea gomendatzen dugu). Horrez gain, gutxieneko aurreabisu bat ere izan behar du, horren bidez langileoi prestazio hori noiz egin behar dugun jakinarazteko, eta orduak berreskuratzeko denboraren iraupena (orduak berreskuratzeko zenbat egunekin abisatu behar gaituzten eta berreskuratzen egongo garen denbora).

3. Ez da inola ere onartzen ordu horiek berreskuratzeak legedia edo hitzarmena ez betetzea, ordutegiei eta gutxieneko atsedenaldiei dagokienez. Era berean, ezingo dute legez eta hitzarmenez aitortutako bizitza pertsonala, lana eta familia bateragarri egiteko eskubideetan eraginik izan. Eta ez dute urratu behar gutxieneko aurreabisuari buruz hitzartutakoa.

Kasu honetan, zuzenean zure CNT sindikaturik hurbilena deitu, dokumentu honen amaieran topatuko dituzun larrialdi egoera honetarako gaitutako telefono zenbakietara.

EPEA.

Ezartzen duen epea 2020ko martxoaren 30etik apirilaren 8ra artekoa da, nahiz eta ekoizpena bat-batean geldiarazteko zailtasunak dituzten eta kalte bat sortzen duen enpresa batzuentzat 2020ko martxoaren 30a marjina-egun gisa uzten duen, marjina-egun gisa, baina arrazoi horiek bete behar dira. Gainera, garraio-zerbitzu bat egiten ari diren pertsonei eta Errege Lege Dekretu honen eraginpean daudenei, egiten ari diren zerbitzu hori amaitzeko aukera ematen zaie, ez beste batzuk.

NORI ERAGITEN DIO?

Errege-dekretuak enplegatu publikoei eragiten die; jarraibideak nork bere esparrutik emango dira, bai funtsezko zerbitzuak diren, bai bere lana antolatzeko zerbitzuak diren. Horregatik, administrazioan lanean jarraituko da orain arte egin den bezala, ematen diren aldaketekin.

Larrialdiak Izapidetzaren bitartez egindako sektore publikoko kontratu guztiek beren jarduerarekin jarraitu ahal izango dute. Era berean, eraikinen mantentze eta segurtasunerako eta zerbitzu publikoak behar bezala emateko ezinbestekoak diren sektore publikoko obra-, zerbitzu- eta hornidura-kontratuen enpresa esleipendunak.

Arazorik larriena sektore pribatuan Errege Lege Dekretu honen eraginpean nor dagoen zehaztea da. Izan ere, 25 puntutan zein jardueratan EZ DEN Errege Dekretua APLIKATUKO jasotzen da. Jasota ez dagoen jarduera orok nahitaez gelditu behar duela ulertuta. KASU HONETAN zuzenean zure CNT sindikaturik hurbilena deitu, dokumentu honen amaieran topatuko dituzun larrialdi egoera honetarako gaitutako telefono zenbakietara EZINBESTEKOA DA.

Hain konplexua denez eta kasu batzuetan oso modu generikoan edo ez oso argian araututa dagoenez, beharrezkoa da ezagutza juridikoetan aditua den CNTko pertsona batengana jotzea. Gainera, 4. artikuluak ordaindutako baimena edo nahitaezko lanuztea aplikatu behar duten enpresei, BEHAR-BEHARREZKOAK diren lanetarako eta EZINBESTEKO jarduerari eusteko gutxieneko plantillari mantentzeko aukera ematen die. Hau da: enpresek kalterik jasan ez dezaten ezinbestekoa den mantentze lan baterako erabiltzea (zerbitzu oso minimotzat jotzen da, eta kalte handiengatik).

Sektoreetan, enpresa batzuek lege hori behar bezala beteko ez balute, kaleratzeak eginez edo egun horietako soldatak ez ordainduz, hori legez kanpokoa izango litzateke, lanuztea ordaindua izango baita, eta aurrerago orduak itzuli edo ez negoziatuko da. Beraz, ez utzi zure eskubideez abusatzen; arazoren bat baduzu, CNTrekin harremanetan jarri behar duzu. Gida edo laguntza honen amaieran, CNTn afiliatuta dauden edo ez dauden langileen eskura jarri ditugun telefono guztiak daude.