Estatu espainiarrak gutxienez 200.000 ERTE egin ahal izan ditu, 1,5 milioi langileri baino gehiagori eraginez, eta enpresa horiek etekin handiegiak lortzen dituzten kontuan hartu gabe, ahaztu egin ditu bere kontura hirugarrenik kontratatu gabe lan egiten duten pertsona guztiak, hau da, langile autonomo guztien %80.
Gizarte-sare hori, eskuarki, ekonomikoki mendekoak diren langileak osatzen dute; hau da, autonomo faltsuak dira, eta oraindik ere behartuta daude beren gizarte-asegurua ordaintzen jarraitzera, lanean egon gabe, bai zuzenean koronabirusaren ondorioz, bai autonomo faltsu gisa lan egiten duten enpresak ERTE bati heldu diolako.Arduragabekeria eta inkoherentzia da, Gobernuren aldetik, langile autonomo horiei Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren kuota ez barkatzea, gehienak lanik egin ezin dutenean edo krisiaren ondorioz diru-sarrerak nabarmen murriztu dituztenean.
Hori dela eta, CNTk exijitzen du pertsona autonomo horiek, ardurapeko langilerik gabe, berdintasunean tratatuak izatea eta Gizarte Segurantzari kuotarik ordaindu behar ez izatea alarma egoerak irauten duen denbora guztian eta bi hilabete geroago, kontuan hartuta pertsona horien suspertze ekonomikorako gaitasuna ez dela enpresa handi baten ahalmenaren parekoa.
Batzorde konfederaleko idazkaritza iraunkorra