2020ko MAIATZAREN 1ean.
EZ DAGO ITZULBIDERIK, GOAZEN EGOERA BERRI BATERA

Gasteizko CNT sindikatuaren maiatzaren 1eko komunikatua:

2020ko MAIATZAREN 1ean
EZ DAGO ITZULBIDERIK, GOAZEN EGOERA BERRI BATERA

Maiatzaren lehena gure iragana gogoratzeko eguna da. Ez ahazteko, urtero egiten dugu. 1886an lanaldia zortzi ordutara murrizteko greba orokorra egin zuten Chicagoko langileek. Erantzuna, beti bezala, errepresioa izan zen: bost langile hil zituzten. Hala ere, aldarrikatutakoa lortu zuten eta hain oihartzun handia izan zuen, ezen ordutik aurrera, zortzi orduko lanaldia mundu osoko langileen helburu bilakatu zen.

Ondokotik gatoz, umeen amaigabeko lanaldi egunak izatetik, gosete soldatak jasotzetik eta urte gutxian gure osasuna suntsitzetik. 1886an ez gaude, zalantzarik ez dago. Baina aipatu beharra daukagu, gure lan baldintzen hobekuntzak ez dituztela patronalak eta gobernuek eman, modu antolatuan borrokatuz eta langileriaren sakrifizioaz lortu dira.

Geroztik, maiatzaren 1ean langile erakundeek publikoki beren aldarrikapenak adierazten dituzte.

Aurten, zoritxarrez, ez da inor kalera aterako birus madarikatuak gogor astindu gaituelako. Hala ere, CNT ez da isilik egongo, eta gaur egun dauzkagun oinarrizko asmoak, adierazi nahi ditugu, honako hauek dira:

  • 30 lanorduko asteak ezartzea
  • aparteko orduekin, buru belarri aritzearekin eta enplegu-aniztasunarekin erabat amaitzea
  • azpikontratazioak kentzea, ETT-ak barne
  • lehen egunetik, gaixotasun eta istripu kasuetan Gizarte Segurantzaren eskutik soldata osoa jasotzea
  • kontratuak garbiak eta egonkorrak izatea, epe laburrik eta gehiegikeriarik gabe
  • 60 urtetik gorakoentzat pentsio duinak
  • sindikazio askatasuna, CNT sindikatuen atalak onartzea, etab.

Alde batetik, koronabirusak agerian utzi du gizarte honek zuloz betetako egiturak dituela, lehen begiratuan zirudiena baino askoz hauskorragoak. Bestetik, langileak ezinbestekoak garela eta posible dela gizartea beste era batera antolatzea non norgehiagokeriak, irabaziak eta esplotazioa baztertzen diren.

Bi adierazpen hauekin sistemaren bozeramaile guztiek mobilizaziora deitzen dute, itun askatzailea eskatuz.

Horregatik, CNTk honako hau salatzen du aurtengo maiatzaren 1ean: gobernuak prestatzen ari direna, Eusko Jaurlaritza tarteko, eta baita hauen berri-lapiko enpresarial eta sindikalak.

Negozioa krisian sartu da eta aurretiko eskarmentuaren ondorioz badakigu langabezian gelditu eta geldituko diren pertsonek modu latzagoan jasango dutela. Sistema honetako sasijakintsuak logaletzen gaituzte adostasun berri batera ailegatzeko. Maila ofizial guztiak, IBEX eta sindikatuetako kudeatzaileak barne, hasi dira jadanik ezagutzera ematen Moncloaren itun berriak izango dituen onurak (1977ko itun hau suntsitzailea izan zen langile klasearentzat, benetako iruzurra eta zenbait alorretan bere ondorenak sufritzen jarraitzen dute).

Ezin dugu alde batera utzi, urteurrena ospatzen ari garela, Gasteizko CNTk 100 urte bete ditu eta, 100 urte anarkosindikalismoa sustatuz gure probintzian. Esan beharra dago, garai batean garrantzi handia lortu zuela lan hobekuntzen eskakizunei eta helburu iraultzaileei dagokienez erreferente bihurtuz. Beren borondatezko lanagatik, idealismoarengatik eta benetan solidario izateagatik militanteez harro gaude.

Maiatzaren 1ean, CNTk dei egiten die langile guztiei datorrenaren aurka borrokatzera: milaka langile kalean, ERTE-ak, lan-etenaldiak eta abar. Indartsuak izan behar gara gure etsaiak prestatzen ari direnaren kalteak geldiarazteko.

Anarkosindikalismoa mundu kapitalista globalizatuari aurre egiteko gai da, suntsitzen gaituen mundu horri aurre egiteko eta, aldi berean, mundu berri eta solidarioa eraikitzeko, non askatasuna eta berdintasuna benetazkoak diren, bai eskubideei bai betebeharrei dagokienez. Non esplotatzaileen eta esplotatuen arteko zatiketa ezabatu eta sortutako ondasunak berdintasunean banatzea da helburuetako bat. Non ingurumenarekiko errespetua gakoa den. Proiektu iraultzaile, antikapitalista, horizontal eta benetan demokratikoa dena eta guztion parte hartzea behar duena, indarrak batuz. Elkartasuna eta elkarren laguntza beharrezkoa da helburu hori lortzeko, hau guztia bizirik dagoela sinistu behar dugu eta gainera bertan dagoela, edozein bazterretan, edozein txokotan, zapi gorri-beltza lepo inguruan, beti bezala eta irribarrez honako hau esateko: «GAUA LUZEA IZAN DA, BAINA BERDIN DIO, IRAULTZA, BIZITZA BEZALA, GAZTEA DA ETA ORAIN GUZTION ARTEAN INOIZ IKUSI EZ DENA EGIN DEZAGUN!

GORA MAIATZAREN LEHENA!
GORA ANARKOSINDIKALISMOA!
AURRERA C.N.T. !
GORA LANGILEON BORROKA!