CNT IRAKASKUNTZA/ENSEÑANZA
EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA SAILAREN KUDEAKETAREN AURKAKO KANPAINIA – KOMUNIKATUA

CNT Irakaskuntza/Enseñanza

CNT-K GAITZESTEN DITU HEZKUNTZA SAILAK ARDURAGABEKERIAZ HARTUTAKO ERABAKIAK!

CNTko langileok uste dugu gure lana irakaskuntzan gure ikasleen prestakuntza integrala lortzea izan behar dela, herritar aske eta zoriontsuak izateko oinarri kulturala izan dadin.

Administrazioak, gure asmoen aurrean, gurpiletan makilak baino ez ditu jartzen: baliabide ekonomikoak, materialak eta langileak falta dira, ikastetxeek ez daukate benetako autonomiarik, curriculuma tresna ideologiko bilakatu dute, ekoizpen-sistema ustiatzaile eta espoliatzaileari onura egiten dion irakaskuntzaren aldeko apustua egin dute, ikasgela bakoitzeko ratioak masifikatu dituzte, klarionaren desertoreak agintari burokratiko hutsak dira, langileoi ez digute egonkortasunik ematen, ordezkapenak berandu eta gaizki kudeatzen dituzte, alderdi-politikak indartzeko langileen izen ona zapuzteko kanpainiak egiten dituzte… eta horrela ad infinitum jarrai genezake.

Irakaskuntzako CNTko langileok dei egiten diegu gainerako langileei uko egin ezinezko printzipio etikotzat har dezaten ez dugula gaitzarekin elkarlanean aritu behar, hots, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Ordezkaritzarekin.