CNT IRAKASKUNTZA – EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA SAILAREN KUDEAKETAREN AURKAKO KANPAINIA COVID-19AK SORTUTAKO LARRIALDI EGOERAN

CNT Irakaskuntza

COVID-19 birusak sortutako larrialdi egoerak, berriro ere, irakaskuntza zentroen eta irakasleon autonomiaren garrantzia eta arrakasta erakutsi du.

  1. Lehenengo momentutik irakasleok antolatu ginen eta eztabaidatu genuen nola jarrai genezakeen harremanetan ikasleekin.
  2. Irakasleok gure baliabide pertsonalak irakaskuntzaren esku jarri genituen inongo zalantzarik gabe.
  3. Familiekin harremanetan jarri izan gara lasaitzeko eta nola funtzionatuko dugun azaltzeko.
  4. Gure intimitatearen ateak zabaldu dizkiogu irakaslego, ikaslego eta familiei.
  5. Eguneko 24 orduak familiak eta ikasleak laguntzeko prest egon gara.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, beti bezala, gure lana mespretxatu du eta saiatu izan da, behin eta berriro, bere burua heroitzat irudikatzen.

  1. Espainako Gobernuko neurriak kritikatu ondoren, neurri berberak defendatu ditu bere autonomia aldarrikatu nahian.
  2. Orokorrean, sindikatuen proposamenei muzin egin die.
  3. Ez du hezkuntza komunitatearen iritzia entzun.
  4. Irakasleok lehenengo momentutik hartutako neurriak errepikatu ditu larrialdi egoera hasi zenetik hilabete batera.
  5. Irakasleok ez dugu gaixorik egoteko aukerarik izan, ORDEZKAGUNEA itxi baitzuten.

CNT Irakaskuntzak irakasleon eta irakaskuntza zentroen autonomia aldarrikatzen du. Irakasleok gu geu gure kabuz antolatzeko gai garela frogatu dugu.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila berandu eta txarto ailegatu da larrialdi egoerari erantzuna emateko.

EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA SAILA 3. EBALUAKETA GAINDITU EZ DUEN BAKARRA IZAN DA