ARTIUMEKO JENDEAREN ARRETAKO LANGILEOK BORROKAN!!!

Artiumeko Jendearen Arreta zerbitzuak urteak daramatza kalitatean zuzenean (bete-betean) eragiten duten mozketak pairatzen. Ordutegia murriztu dute, kulturarekin erlazionatuta dauden ekimen eta jarduera asko kendu dituzte, kontsigna, denda eta artelanen segurtasunez arduratzen ziren lanpostuak ere desagertu dira,… eta gertuko etorkizunean kaleratze eta murrizketa gehiago egongo dira.

Hori dela eta, dei egiten dizuegu ostegun honetan, uztailak 30, 10:30etik 11:00ak arte Artium Zentro-Museoko enparatzan egongo den protestara.

Aski da!