CNT Vitoria-Gasteiz
Irailaren 4an, ostirala, ARTIUMEKO langileak GREBARA joango dira beren eskubideak defendatzeko eta murrizketa eta kaleratzeen aurka borrokatzeko.
Hau grebaren hiru egunetako lehena izango da, hurrengo irailaren 9 eta 11rekin batera. Egun hauetan kontzentrazioa egingo da Artium aurrean eguerdiko 12:00etan. Negoziazioetan aurrerapenik ez badago, GREBA MUGAGABEA bihurtuko da irailaren 15etik aurrera.
Jendeari arreta emateko langileez arduratzen den Magmacultura empresa, behartuta dago %20 murrizketa politikarekin jarraitzera 2018ko pleguarekiko zehaztapenekin, ezin duelako beste 2 urteko luzapenari aurre egin, Artium Fundazioaren murrizketagatik. Hau dena, langile guztien lan-eskubideei eragiten die, lan-karga handiagoa baitute. Hori guztia Arabako Foru Aldundiaren eta Artium Fundazioaren oniritziarekin gertatzen ari da, enpresa esleipendunari aurrekontua murrizten baitio.
CNTk langileen elkartasunerako deia egin du eta herritarrei deitutako mobilizazioei babesa emateko eskatu die.
#ArtiumBorrokan