CNT-ARTIUM BORROKAN. BIGARREN GREBA-EGUNA

Bigarren greba eguna lehenengoaren oso antzekoa izan da. Magmaculturak azpikontratatutako 16 langileetatik 12 izan dira greban.

Egun osoan itxita egongo dira txarteldegi-dendako saltokiak, bulegoetako sarrerak eta erakusketa areto batzuk. Lehenengo horiek jasan dituzte azken hilabeteetako murrizketak.

Museoa grebalarien eginkizunetako batzuk normaltasunez betetzen saiatu da, hori dela eta, elkarrizketa tirabiratsuren bat izan da, eta jakinarazi zaie lanpostuen nortasuna ordezkatzen laguntzen ari direla.

#ArtiumBorrokan #MurrizketarikEz