CNT Irakaskuntza.
ITZULERA SEGURUA IKASGELETARA!
Covid-19k eragindako larrialdi-egoeraren eta ikasleak eta irakasleak ikasgeletara itzultzeko beharraren ondorioz.
Kritikatzen dugu
Inprobisazioa
- Eusko Jaurlaritzak abuztuaren amaieran bidali zuen protokolo berria. Ikasturtea hasi baino egun batzuk lehenago.
- Zentroak aurreko protokoloari egokitzen ari ziren.
Aldebakartasuna
- Ez da kontuan hartu irakasleen, ikastetxeetako zuzendaritzen eta familien iritzia.
Kontraesanak protokoloan bertan
- Protokoloak beste puntu batzuekin kontraesanean dauden hainbat puntu ditu.
- Ikastetxeek kontrolatu beharreko alderdiak guztiz zorrotzak dira.
- Eusko Jaurlaritzari dagozkionak malguegiak dira.
Bitartekorik eza
- Eusko Jaurlaritzak ez die zentroei protokoloa bete ahal izateko beharrezko baliabideak eman.
- Ez dago material nahikorik, ez langilerik, ez espazio fisikorik ikastetxetan.
Langileak kontratatzea
- Eusko Jaurlaritzak 1.000 irakasle kontratatuko dituela iragarri du.
- Kalkulu soil batek erakusten digu ez direla batere nahikoak. Soilik Lehen eta Bigarren Hezkuntzarako (hau da, Derrigorrezko Hezkuntzarako) 400 ikastetxe publiko baino gehiago dago EAEn.
- Zein irizpideren arabera erabakiko da zein etapatan eta zein ikastetxetan? –Publikoan soilik, edo itunpekoan ere bai?
- Zergatik ez dira dagoeneko kontratatu, ikasturte-hasierako esleipenetan?
Eskatzen dugu
- Ikasgeletara itzulera modu seguruan antolatzea.
- Ikastetxeei baliabide material gehiago ematea.
- Irakasle gehiago kontratatzea, ikasgela bakoitzeko ikasle-kopurua jaitsi ahal izateko.
- Garbiketa eta desinfekzioko langile gehiago kontratatzea.
ETA HORREXEGATIK IRAILAREN 15EKO GREBAREKIN BAT EGINGO DUGU!