DEFENTSA SINDIKALA

Urteak dira langileon lan-baldintzek okerrera egin dutela, eta ez dugu jakin nola erreakzionatu. Sektore prekarioak, hala nola ostalaritza, merkataritza edo etxeko lana, estatuak subentzionatutako sindikalismoaren agendatik kanpo geratzen dira.

Egoerak ez du hobera egiten beste sektore batzuetan; izan ere, zerbitzuak azpikontratazioen, ETTen, aholkularitzen edo enpresa laguntzaileen bidez kanporatuz, plantillak zatitzea eta lan-baldintzak oro har degradatzea lortu baitute. Horrez gain, teknologia berrien eta iruzurreko lan-harremanen bidez (Glovo, Deliveroo edo haragi-industrian ematen direnak, adibidez) geure burua estutzeko modu berriak asmatu dituzte.

COVID-19aren pandemiak egoera bizkortu du. Enpresek bere horretan jarduten dute erregularizatu gabeko telelana ezarriz (kontziliazio familiarra are eta zailago eginez), iruzurrezko ERTEak ezarriz, egutegian inposizioak ezarriz, segurtasun-neurririk ez hartzen eta krisi ekonomikoak sor dezaken kaleratzeko beldurraren aurrean, zigorgabetasunez aplikatzen diren mota guztietako abusuak eginez.

Ez dirudi egoerak hobera eginen duenik, eta isolatuta ez gara gai izanen laneko abusuen aurrean erreakzionatzeko. Enpresa-batzordeak ez dira eraginkorrak egoera honen aitzinean langileek beharrezkoa duten erantzuna emateko. Beharrezkoa da berriz ere, sindikatua, langile klasea antolatzeko eta defendatzeko, bai eta borrokarako tresna bilakatzea.

CNTn ez gaude hauteskunde sindikalen esperoan ekiteko, eta ez dugu horietan parte hartzen.

Horizontaltasunean sinesten dugu, inor ez baitago inorren gainetik. Eskubideen urraketarik pairatzen ari bazara zure enpresan, ez itxaron egoerak okerrera egin arte, isolamendua hautsi ezazu, hurbil zaitez CNTra, antola zaitez lankideekin edo sindikatuaren kanpo-laguntzarekin. Isolatuta nahi gaituzte, elkarrekin indartsuagoak garelako.

Bat eginda defenda zaitez.

#CNTZurekin
#ZureBorrokarakoTresna
#CNTGasteiz