CNTN ALESTISEKO LANGILEAK KALERATZEAREN AURKA ETA HAUEK BERRIZ KONTRATATZEAREN ALDE GAUDE

Alestis Aerospace enpresak Gasteizko lantokiko 85 langile kaleratu ditu.

Enpresa hau SK-10 izenarekin sortu zen Gasteizen diru publikoaren laguntzaz. Gaur egun konpainia semipublikoa da eta Estatuko Industria Partaidetzarako Sozietateak (SEPI gaztelaniaz) bertan duen partaidetza %25ekoa da.

Datorren ostegunean, urtarrilaren 28an, Alestisek burututako EEEa inpugnatzeko epaiketa izango da. Enpresak bultzatutako EEEa ez zen Gasteizen sinatu eta bertako langileek, gehiengo argiarekin, aurka bozkatu zuten.

CNT sindikatua mota honetako enpresen gehiegikerien aurka dago, diru publikoaz etekina ateratzen baitute inongo konpromezurik hartu gabe diru hori eman dien gizartearekin. Ekintza hauek langileen aurkako eraso zuzena dira, familia asko kalegorrian utzi dituztelako pandemia egoeraren erdian.

CNTn kaleratutako langile hauen guztien alde gaude eta hauek berehala euren lanpostuetara itzultzea eskatzen dugu.

CNT Vitoria-Gasteiz

#AlestisBorrokan