APIRILAREN 22an, SEKTORE PUBLIKOAREN BEHIN-BEHINEKOTASUN ETA PREKARIETATEAREKIN AMAITU DEZAGUN

  • Zentral anarkosindikalistak adierazi duenez, «garrantzitsua da sektore publikoko langileak ostegunean, hilak 22, kalera ateratzea».
  • CNTk bere greba aldarrikapenak argitaratu ditu.

Datorren ostegunean, apirilaren 22an, greba deitu dute sektore publikoan, eta CNTk parte hartzeko deia zabaldu du. «Arrazoiak agerikoak dira: enplegua sendotzea eta bitarteko langileen lege-iruzurra amaitzea», adierazi du sindikatuak. «Aukera bat dugu esateko nahikoa dela, bete egin behar dela, hau erabaki politiko bat baita», azpimarratu du CNTk. Hala ere, «badakigu Eusko Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzuak erabakiko dituela, enplegatzailea dena», salatu du erakunde anarkosindikalistak, eta «grebarako eskubidearen urraketan historia luzea du».

Bestalde, CNTk, lan-arloko aldarrikapenez gain, zerbitzu publiko duinen inguruko aldarrikapena mahai gainean jartzeko garaia dela esan du; zaintzen sektorea «zentrala» izan behar dela, administrazio publikoek eragin zuzena izango duten gizarte-aldarrikapenak ahaztu barik. «Publikoa dena pertsona guztiena bezala ulertzen dugu», azpimarratu du CNTk, «sektore publikoa zerbitzuen hornitzaile bat baino zerbait gehiago bezala ulertu behar dugulako, gaur egun funtzionatzen duen bezala». Hori dela eta, CNTk agiri batean jaso ditu greba honetarako egiten dituen aldarrikapenak.

Amaitzeko, datorren ostegunean kalera ateratzeko deia egin du sindikatuak.

Apirilak 22, GREBA!

Mobilizazio-kanpaina bat dago abian, EAEko sektore publikoan enplegu publikoa sortzeko eta aldi baterako langileak finkatzeko. Egia esan, CNTtik argi ikusten dugu enpleguak administrazioan duen egoera gero eta kezkagarriagoa dela. Lanpostuak suntsitzeak, behin-behinekotasunak eragindako lan-ezegonkortasunak eta enplegu publikoa sortzeko ekimen ezak langileen lan-baldintzak ez aproposak ez izatea eragiten dute.

Badirudi Eusko Jaurlaritzak zerbitzu publikoak ahuldu nahi dituela, herritar guztien beharrei erantzungo dien gizarte baten eraikuntzan zuzenean eragiten baitute beren politika eskasekin. Zalantzarik gabe, zerbitzuen kudeaketa txarra eta biztanleriaren ondoeza Eusko Jaurlaritzak nahita hartutako erabakien emaitza da, helburu bakar batekin: betirako boterean egotea, erakundeetan ez bada, ate birakarietan; izan ere, euren aberaspen pertsonala, eta bere lagunen poltsikoak beterik egoteak baino ez zaie axola, eta ikusi dugunez, alde batera uzten dituzte lanean aritu beharko luketen pertsonen beharrak.

Bizitzen ari garen pandemiarekin, ezinbestekoa da antzematea gero eta enpresa deslokalizazio eta langile pobretu gehiago daudela, eta Estatuak etengabe murrizten dituela gizarte-soldata eta laguntzen prestazioak. Egoera hori areagotu egiten da emakumea, gaztea, mendekoa, aniztasun funtzionala duen pertsona, migratua, pentsioduna eta hainbat pertsonok bizi ditugun gainerako errealitateak kontuan baditugu.

Biztanleria, korrupzio, atzamarkrazia eta pribatizazio bide honetan egotera behartzeaz gain, pandemia egoera hau salbuespen egoera dela ezin da ukatu. Orain arte erabilitako neurri berberak aplikatzen jarraituko dugu nahiz eta egoera ezberdina izan, edo aurrez aurre ditugun errealitate berriei erantzungo dieten planak ezartzen saiatuko gara?

Hala ere, publikoa dena pertsona guztiena bezala ulertzen badugu, beste gai asko jorratu behar direla uste dugu, sektore publikoan lan egiten dugunon lan-baldintzekin lotura zuzena duelako. Azpimarratu nahi dugu sektore publikoa zerbitzu-hornitzaile bat baino zerbait gehiago bezala ulertzen hasi behar garela.

Arazo horri eta beste askori aurre egiteko, gure aldarrikapenak honako hauek izanik, mobilizazioekin eta apirilaren 22ko grebarekin bat egitera animatu nahi zaiteztugu:

Lan-arloko aldarrikapenak

  • Enplegu publikoa finkatzearen aldeko legeak egitea, gehiegizko aldi baterako kontratazioak alde batera utziz.
  • Aldaketa horiek bultzatzeko, erakunde guztiak – Eusko Jaurlaritza zein udaletxe guztiak–, zein erakundeak ordezkatzen dituzten indar politikoak , gauzak egin behar diren moduan egiten hasteko, euren inplikazioa eskatzen dugu.
  • Langileen beharrak identifikatu haiei galdetuz, administrazio publikoarentzat lan egiten duten pertsonen lanpostuetan hobekuntzak aurrera eraman, eta orain pairatzen ditugun baldintzetara itzultzea saihestuko duten mekanismoak sortzea.
  • Enplegu publikoaren eskaintza-prozesuetarako langileon premiekin bat datozen salbuespenezko neurriak aplikatzea.
  • Pribatizazio eta kanporatze-politikekin amaitzea eskatzen dugu, erretiroekin langileria gaztetzeko plan bat aldarrikatuz, langile zein zerbitzuak jasotzen ditugunontzat onuragarria izango delakoan.
  • Lan-eskubide berberak dituzten hitzarmen kolektiboetan kolektibo espezifikoen bazterketa etetea, hala nola doktoratu aurreko ikertzaileena, UPV/EHUko hitzarmen kolektiboan sartuta.
  • PPren eta PSOEren lan erreformak indargabetzea. Negoziazio kolektiboa berreskuratzea. Prekarietatea, behin-behinekotasuna, kanporatzea eta autonomo faltsuak desagerraraztea. ‘Lan berdina, soldata berdina’ bermatuko duen kontratazio eredua bultzatzea. Guzti hau, profesional publikoen defentsan, kalitatezko zerbitzu publikoen bidez.
  • Ordezko langileon lege-iruzurrarekin amaitzea.

Zerbitzu publiko duinei dagozkien aldarrikapenak

  • 15/97 Legea eta Osasunaren Lege Orokorraren 90. artikulua indargabetzea, enpresak osasun publikoan sartzea ahalbidetzen baitu; 16/2012 Errege Dekretua, pertsona aseguratu bihurtzen gaituena: euren manipulazioa eta gezurrak zergekin ordaintzen ditugu. Koordainketak, pribatizazioak, deribazioak, prekarietatea eta langile falta arbuiatzen ditugu.
  • Hezkuntza publiko inklusiboa, laikoa eta kalitatezkoa, ikastetxe bakoitzaren autonomia errespetatuz, bere ikas komunitatearen behar zehatzei erantzuteko. Etapa eta irakaskuntza guztietan, ikasle guztientzako plaza publikoak bermatuz. Hezkuntza-itunak indargabetzea: diru publikoa soilik eskola publikorako.
  • Irabazi asmorik gabeko uraren kudeaketa, publikoa % 100an , gardena, iraunkorra, parte-hartzailea, kontuak ematen dituena eta uraren eta saneamenduaren giza eskubidea bere gain hartzen duena. Uretako ekosistemak berreskuratzea eta zaintzea.
  • Konstituzioaren 135. artikulua ezabatzea. Zerga progresiboak eta solidarioak: gehien duenak gehiago ordain dezan. Herritarren zerbitzura dagoen eta herritarrek kontrolatzen duten banku publiko bat.
  • Garraio publikoa eskubide sozial gisa bermatzea, uberizazioaren aurrean beharrezkoak diren giza inbertsio eta inbertsio materialekin. Hirietan garraio publikoa sustatzea, pribatuaren kaltetan. Gizarte-ordainketa sortzea baliabide gutxiko pertsonentzat.

Zaintzaren sektoreko aldarrikapenak

  • Ekonomikoki benetan eta berehala hornitzeaz gain, Mendekotasun eta Irisgarritasun Unibertsalari buruzko legeak betearaztea. Tutoretzapeko pertsonentzako eredua berrikustea, sozialagoa. 8/2015 Legea baliogabetzea.
  • Adinekoen egoitzetako langileen ratioa handitzea. Zahartzaroa eta zaintza duinak.
  • Etxeko lanak arautzen dituen LANEren 189. hitzarmena berrestea. Etxeko langileak araubide orokorrean sartzea, inolako berezitasunik gabe, eta Langileen Estatutuan onartu, ORAIN. Zaintza sektorean lan-baldintza duinak bermatzea, bai lantoki publikoetan, bai pribatuetan, hitzarmen kolektiboen bidez. Presentzia eta prestasun-orduak benetako lan-denboratzat hartzea ondorio guztietarako.

Aldarrikapen sozialak

  • Pentsioak Konstituzioan babestea eta legez errebalorizatzea, KPIaren arabera gutxienez. Europako Gutun Sozialak agintzen duen bezala, 1084 euroko gutxieneko pentsioak arautzea eta pentsioen erreformak indargabetzea. Soldatetan eta pentsioetan dagoen soldata arrakalarekin amaitzea.
  • Etxebizitza-alternatibarik gabeko etxegabetzeak debekatzea, legez kanpokoak direlako; atzeraeraginezko ordainean ematea; alokairuko etxebizitzen parke publiko bat sortzea; alokairu eskuragarria eta alokairuaren prezioetan gizarte-sabaia jartzea.
  • Mozal Legea indargabetzea. Adierazpen, bilera, greba eta manifestaziorako oinarrizko eskubideen erabilera askea bermatzea. Memoria Historikoaren Legea benetan betetzea.
  • Atzerritarren Legea indargabetzea eta CIEak ixtea. Giza eskubideak errespetatzeko eta pertsona migratzaileei benetan laguntzen dieten migrazio-politikak sortu. Inor ez da ilegala.
  • Egungo eta etorkizuneko belaunaldien bizitza bermatuko dituzten ingurumen-politikak ezartzea. Eredu ekonomiko jasanezinen aldeko apustua egiten duten enpresa handien, multinazionalen eta kapitalen ekintzei muga jartzea.
  • Konstituzioaren 44. artikulua betetzen dela bermatzea, kultura arloko BEZa murriztu, eta sektoreko langileek euren eskubideak defendatzeko egiten dituzten aldarrikapenak babestea.

CNT Sidikatuan argitaratua