MAIATZAK 1

Beste behin ere hemen da Maiatzaren 1a, langile klase osoaren oroimen eta kontzientziazio eguna. 2008ko krisiaz geroztik jasaten ari garen miseria gero eta handiagoa dela ikusita, eta pandemiaren ondorioengatik joera hori okerrera joango dela kontuan hartuta, gaur inoiz baino gehiago langile mugimendu indartsu eta antolatu baten beharra aldarrikatzeko garaia iritsi da.

Horregatik guztiagatik, eta beste mila arrazoirengatik ere, 12:30tan Europa biltzar jauregitik abiatuko den manifestaziora joango gara CGT, ESK eta STEILASekin batera. Horretarako 11:45tan elkartuko gara sindikatuko lokalean (Hedegile kalea 65), handik guztiok batera joateko.