CNTren KOMUNIKATUA GOBERNUAK COVID-19a GELDIARAZTEKO HARTUTAKO AZKEN NEURRIEN AURREAN

OSASUN KRISI BATEN AURREAN GOGOR LAN EGIN ETA GERO.
GAIXOTASUNA REN ERAGINPEAN JARTZEN BAGARA, ORDAINTZEN JARRAITU BEHAR AL DUGU?

Gutun baten bitartez, CNTk gobernuari eskatu zion lanpostuak defendatzeko, eta, deuseztasun presuntzioarekin, larrialdi-egoeran zehar egindako kaleratze guztiak aintzat hartzeko. Hori bait da enplegua babesteko modu bakarra, baina Gobernuak egin duena, kaleratzeak legeztatzeko modu bat da, iruzur baten bidez. Kontratuak etetea erabaki du eta lanaldia murriztea babesten dituzten neurriak ez direla justifikagarriak kaleratzeko, ondorioz, kaleratzea BIDEGABEA dela uste du, horrek esan nahi du langileak kaleratuak izango direla, eta hauen kaleratzeak bidegabea izango direla, baina enplegua ez da neurri horrekin defendatu.

Arau hau, enpleguaren defentsa justifikatzen duen arrazoietako bat bezala ulertzen badugu, neurri honekin ezin da lortu. Horregatik, CNTn behar den bezalako neurri bat hartzea eskatzen dugu, hau da, kaleratzeak baliogabetzat ematen dituena. Era honetan soilik defenda daiteke enplegua, nahiz eta Gobernuak hau ondo baino hobeto jakin arren, enplegua eta gizartearen interesen aurkako joera hartu du.

Gobernuak hartutako azken neurria, ordaindutako baimen berreskuragarria da. Gure ustez, neurri hori kalifikatzeko modua okerra da; izan ere, ez da ordaindutako baimen bat, hau da, berreskuratu behar bada, ez da baimen bat, langileek aparteko orduak egin behar baitituzte “nahitaezko lanuzte” hori ordaintzeko.

Beste behin ere ez da kontuan hartzen alde ahulena, egunero, krisi honen barruan bere bizitza eta osasuna jokoan jartzen duen klasea. Lanera ez joatea behartzen gaituzte eta era berean ordaintzera, eta egiten ari garen ahalegin handiagoarekin ordaindu behar ditugu ordu horiek. Gobernuak nola kudeatzen ari den krisi honen adibide garbia da hau. Langile klaseari behin eta berriz gehiago exigituz.

Gobernuak ez du ausardiarik izan gehien dutenei ahalegin txiki bat eskatzeko. Horregatik, CNTk ahaleginak areagotuko ditu, langileen, eta oro har, gizartearen segurtasuna eta osasuna, aberastasun haundien eta merkatuen interes ekonomikoen aurretik daudela bermatzeko.

Gobernuak hartutako erabaki sutsuenetako bat, eta neurri bakoitzean egiaztatu daitekeena, negozazio kolektiboan datza. Gobernuak nahi du gehiengoa duten sindikatuek negozia dezaten. Sindikatu horiei mesede egiten ari zaie, lantokian presentziarik ez badute ere, inolako lotsarik gabe ERTEak sina ditzaten, edo azken pauso gisa, “nahitaezko lanuztearen” orduak berreskuratzeko modua negozia dezaten. Ordu horiek derrigorrezkoak ez direnez, negoziazio kolektiboaren araberakoa baita, eta enpresan inplantaziorik ez duten sindikatuen eskuetan usten badugu (langileentzak ezezagunak direnak) erraz sinatuko dute ordu guzti horiek errekuperatu daitezen. Horregatik, CNTek dei egiten die langile
guztieiri, gertuen duten CNTrekin harremanetan jartzeko, lantokietan batzarrak egiten hasi eta ordu guztiak berreskuratzeko sinadurarik ez emateko.

Langileak gara, egunero txalo zaparrada jasotzen dugunak, baina, gure lanagatik eta gure sakrifizioaren ondorioz saria jaso behar dugunean, lanean jarraitzera behartzen gaituzte. Gure lanpostuetan gelditzera behartzen bagaituzte, ez gara gu, ordaindu behar dutenak.

COVID-19aren AURKAKO BORROKAREN HEROIAK GARA!! CNTek EZ DU ORDU HORIEK BERRESKURATU DAITEZEN SINATUKO. HAU ETA GEHIAGO ZOR DIGUTE!!!

LANAREN CONFEDERAZIO NAZIONALA