ARTIUM BORROKAN. HIRUGARREN GREBA EGUNA: ARTIUMEKO LANGILEEK GREBA MUGAGABEA BERTAN BEHERA UTZI DUTE

Artiumeko langileok gaur hirugarren greba eguna mantendu dugu mobilizazio eta 11:00etako prentsaurrekoaren bitartez.

Prentsaurrekoan azaldu dugu konkurtsoa hutsik geratu dela eta Ana del Val-ek, kultura ahaldunak eta Artium museoko presidenteordeak, hitz egin nahi duela baldintza-agiri berriak sinatzeko.

Horren truke langileriak irailaren 15eko greba mugagabea bertan behera utzi du greba amaitzeko guztiontzat onuragarri izango den akordioa burutu bitartean.

Negoziazio hitza bete bitartean erne egongo gara eta hitza betetzen ez badute greba mugagabea deituko dugu berriro.