ANARQUISTAS Y CONFEDERALES EN VITORIA Y COMARCAS ALAVESAS (1869-1976) LIBURUAREN AURKEZPENA

CNT Vitoria-Gasteiz.

Eguna: urriak 16.
Ordua: 19:00.
Lekua: CNT Vitoria-Gasteizko lokala (Hedegile 65, beheko solairua).

Urriaren 16an 19.00retan Isaac Puente asoziazioak argitaratutako “Anarquistas y confederales en Vitoria y comarcas alavesas (1869 – 1976)” liburua aurkeztuko dugu. Hurbil zaitez Hedegile kaleko 65. zenbakira, CNT Gasteizko lokalera. Juan Gómez eta Miguel Íñiguez gurekin egongo dira.

Anarkosindikalismoak Gasteizen ehun urte bete ditu, osasunez ondo dabil eta ibiltzeko arazorik ez dauka. Etor zaitez gurekin ospatzera liburuaren aurkezpenarekin, bertan ezagutuko baitituzu gure aurretik borrokan aritu zirenen pertsonen pausuak.

CNT Gasteizek bere urteurrena Arabako borroka anarkosindikalistaren nondik norakoak jasotzen dituen liburuaren aurkezpenarekin ospatuko du. Egileak gurekin egongo dira eta saiatuko gara hurrengo alea prestatzeko animatzen.

Benetako herriotza historia ahaztea delako, CNT Gasteizek Araban sindikalismo libertarioaren bideak eraiki zituzten pertsonak gogoratu nahi ditu. Borrolakari hauek omendu nahi ditugu aurreko mendeko borrokak jasotzen dituen liburuaren aurkezpenarekin eta haien ereduaren bitartez etorkizuna prestatu.