PENTSIO PUBLIKO DUINAK

Pentsiodunak bizitza osoan zehar lanean eta kotizatzen ibili dira, orain, baina, disfrutatzen egon beharrean borrokan jarraitu behar dute.

Gaur egun jarraitzen dute gizartean lan garrantzitsua egiten, hala nola, umeak zaintzen eta hezten, gure etxeak zaintzen eta krisi ziklikoek familietan sortutako arazo ekonomikoei pentsioekin aurre egiten.

Estatuak bere betebeharrei muzin eginez, murrizketekin, egoitza publiko kaskarrekin eta pribatuen kasuan merezi dituzten zerbitzu-faltarekin ordaintzen die. Pandemia garai honetan bizitza galtzen ari dira estatuaren utzikeria hutsagatik.

Gaur lan egiten dugunok egunen batean egoera berean egongo garelako, merezi dutelako, euren borroka gurea egiten dugulako, CNT-k pentsiodunen eskaerak bere egiten ditu.

#PentsioPublikoDuinak
#CNTGasteiz