CNT «ARABA ENPLEGUAREN DEFENTSAN! DEFENDA DEZAGUN ENPLEGU DUINA!» MANIFESTAZIO BATERATUAREN ALDE

Agerian geratu da Arabako langileria eta enplegu duina erasotzen, iraintzen eta suntsitzen ari direla.

Egoera honen aurrean Aernnova, SDA Factory, Laminaciones Arregui edo Alestis-eko enpresa batzordeek, baita SOS ostalaritzak, Arabako pentsionisten mugimenduak, Gazte Prekarioen Sareak eta Kirol Jardueretako langileek ere, enpleguaren aldeko manifestaldi batera deitu dute urtarrilaren 30ean, 17:00etan Bilbo plazan, «Araba enpleguaren defentsan! Defenda dezagun enplegu duina!» lelopean.

CNTn beti egon gara, gaude eta egongo gara enplegu duina eta langileria defendatzeko prest, hau baita gauza guztien oinarria. Egun bakarrik langileak ari dira ordaintzen enpleguaren egoera eta pandemiaren ondorioak, eta guztiz jasangaitza da.

Hau guztia dela eta, CNT Gasteizek bere babesa erakutsi nahi dio deialdi honi eta Arabako gizarteari eskua luzatu nahi dio aldarrikapen honekin bat egin dezan.

Gure eskubideen aldeko borroka bide bakarra delako.

CNT Vitoria-Gasteiz