Eusko Jaurlaritzak taberna eta jatetxeak denbora mugagabez ixteko agindua eman du berriz. Beste behin milaka familien bizimodua erasotzen da, hala nola guztion askatasuna ere. Horrela, berriro ere lan sektore jakin bat estigmatizatzen du eta pandemiaren hedaketaren errudun bihurtu. Kontsumitzera doan jendez betetako merkataritza guneetan ez dago kutsadurarik; ezta ere lanera doazen jendez betetako tranbia eta autobusetan; ezta lan-segurtasun oinarrizko neurri minimoenak ez dituzten lantokietan ere.
Nahikoa da biztanleriaren sektore batzuk pandemiaren eragilea izatea edo haren hedapena eragitea leporatzeaz, COVID-19ari dagokionez egungo egoeraren zergatia ezjakintasun zientifikoa eta gobernuen eraginkortasun eza denean.
CNT Vitoria-Gasteizek bere laguntza osoa erakutsi nahi dio Ostalaritza sektoreari eta baita COVID-19aren errua jaso eta zigortzen den beste edozein sektore soziali ere.
Bestalde, CNTk gaitzetsi egiten du gobernuaren jarduna, zentzugabea bait da eta, okerrena dena, emaitza positiborik izango ez duelako pandemiaren aurkako borrokan, ostera, oso emaitza negatiboa izango duena hainbeste familien bizitzan.
CNT Ostalaritza sektorearekin.